...Esperantzarik gabe, ez dago hezterik...

Psikomotrizitatearen garrantzia…

noviembre 24, 2009
Dejar un comentario

“Psikomotrizitatea”hitzak,barne hartzen ditu elkarrekintza kognitiboak,emozionalak, sinbolikoak eta motrizak, gizabanakoak inguru psikosozial batean izateko eta adierazteko duen gaitasunarekin.

Psikomotrizitatearen helburu nagusia haurraren garapenean laguntzea da. Horregatik ekintza motrizak izugarrizko garrantzia dute umearentzat,segurtasun prozesuak garatzeko batik bat. Eskola barruan beharrezkoa da psikomotrizitateari garrantzia ematea modu egoki batean lorpenetara heltzeko.

Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko, erruduntasun-sentimendurik gabe.Bulkada horiek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko. Eta jokabide normaltzat hartu behar dugu.

Haurrek,euren hasieratik adierazpen motrizetaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko,euren beharrak asetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira,egiteko,ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak,joko bakoitzak,keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka,eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potentzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.
Psikomotrizitatearen helburu zehatzenak ondorengoak dira; batik bat,ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatzea, gorputzaren bitartez haurra ezagutzea, haurra onartzea eta segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskaintzea (non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara).
Hauek izango litzateke eskola batean psikomotrizitateari buruz oso garbi izan behar dituzten oinarrizko puntuak.

Anuncios

Publicado en Argazkiak, Idatziak

noviembre 20, 2009
Dejar un comentario

Gaur egungo gizartean anorexiari buruz gero eta gehiago hitz egiten da. Anorexia elikaduraren nahastea da, pisu jaitsiera eragiten duena eta heriotza eragin dezakeena. Gazteen artean ematen da gehien bat, hamabost eta hogeita hamar urteko nesken artean batik bat. Itsura fisikoa gehiegi kezkatzen dielako( gizonezkoen ehuneko hamarrari bakarrik eragiten dio). Gaixotasun hau pairatzen dutenak oso gizen ikusten dira nahiz eta oso argal egon. Pisua galtzeko obsesioak jatorduak murriztera eramaten die eta ondorioz gaixotu egiten dira.

Anorexia gora-behera askoren ondorioz sortzen da: familia, kultura, gizartea, publizitateak eta komunikabideek sortutako irudiak, estresa, depresioa… Anorexia izaten duten pertsonen perfila ondorengoa da: pertsona perfekzionista, obsesiboa eta menpekoa. Normalean ikasketetan bikaina da baina bere auto-estima nahiko txikia. Beren bizitza menperatzen ez duten pertsonak dira eta sentitzen duten gosea modu obsesibo batean kontrolatzen hasten dira.

Anorexikoak hainbat modu dituzte gaixotasun honetan murgiltzeko.
Gehienek dietaren kaloriak jaisten dituzte, hau da, errejimen inozoak. Ogirik ez jan, koka kola eta antzeko edariak kendu… Honekin bi kilo jaitsi ahal dira gehienez, eta, anorexikoentzat ez da nahikoa izaten. Horregatik askok hamaiketakoa kentzen dute. Hau ez da neurri ona, batez ere, jateko ordua iristen denean gose gehiago izaten baita. Merienda kentzeak ere oso arrunta da.
Askok interneten informazioa bilatzen dute, dieta bilaketa hasten da. Famatuenak jarraitzen dituzte, 1000 kaloria dituztenak eta abar. Baina zer gertatzen da kasu askotan? edonor asmatutakoak izaten direla eta bitamina falta egoten dela.
Azkenean, janaria obsesio hutsean bilakatzen da. Eguneroko dietak ez ditu 200 kaloriak betetzen eta humore txarra, nekea eta zurbiltasuna dira lehen nabaritzen diren urratsak.
Gosea desagertzen da, anorexikoek gosea dutenean berehala errudun sentitzen direlako. Batzuk, ordea, gosea sentitzea gustatzen zaie, euren lana ondo betetzen ari direla jakiteko. Horren ondorioz sintoma fisikoak hauek izan daitezke: Pisu jaitsiera, nekea, ahultasuna, zorabioak, azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna (Osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna. Ile hauskorra edo honen erorketa, bertigoa eta buruko mina eta deshidratazioa. Nesken kasua hilerokoaren irregulartasun edo galera, hipotermia (esku eta oin hotzak), insomnioa, hortzetako alterazioak edota bihotzekoa (kasu oso larrietan).

Gaixotasun honen ondorio larriena heriotza da baina hala ere tratamendu luze batekin sendatzera iritsi daiteke.


Publicado en Argazkiak, Idatziak

Euskara!!!

noviembre 17, 2009
Dejar un comentario

Euskara euskaldunek hitz egiten duten hizkuntza da;Euskal Herriko hizkuntza. Iberiar Penintsulan bizirik dirauen erromatarren aurreko hizkuntza bakarra da.Antzina, Errioxan,Kantabrian, Burgosen,Huescan eta Zaragozan ere hedatuta zegoen,eta Akitanian eta Erdialdeko Pirinioetan ere bai.

Zoritzarrez euskararen gaur egungo egoera nahiko larria da gero eta jende gutxiago hitz egiten duelako.Gutxitze prozesu gogorra jasan du, lurraldeak eta hiztun asko galdu dituelako poliki poliki. Nafarroa Garaian bereziki,XIX.mende bukaeran eta XX. mende hasieran,hainbat politikariren eraginez euskarak asko galdu zuen hizkuntza bezala.

Euskararen jatorria inoiz ez da jakin zehazki,baina hainbat teoria daude . Zehatz-mehatz ez dakigun arren euskara batua XX . mendean sortu zela argi dago, euskalkiak batzeko beharrari erantzuteko;gaur egun,hizkuntza koofiziala da,Euskal Herriko lurralde batzuetan. Komunikabide, ikaskuntza,administrazio eta aisian erabiltzen da, lurralde eta eremuen arabera gorabehera handiak dauden arren.

Euskarak inguruko hizkuntzekin milaka urteko harremana izan du, hasieran Iberiar penintsulako eta gaur egun Frantziari dagokion lurraldeko hizkuntza indoeuroparrarekin.

Aro Moderno-Garaikideetan, auzoko lehiakide zailenak frantsesa eta,berriz ere, gaztelania ofizialduak izan dira.Askotan,euskarak ez du izan historian bere osotasunean gutxienez,ezta legezko aitorpen ofizialik ere.

……………………..


Publicado en Argazkiak, Idatziak

Mapa kontzeptuala

noviembre 3, 2009
Dejar un comentario

Lorea Izaguirre tekno bukatuta


Publicado en Idatziak

    Egutegia

    diciembre 2017
    L M X J V S D
    « Dic    
     123
    45678910
    11121314151617
    18192021222324
    25262728293031

    Blog Stats

    • 7,519 hits